1. AKZIOA. Hondakinen gainbaliotze teknologien garapena

Akzio honek “Ikerkuntza eta Garapen” ekintza desberdinak barneratzen ditu, hondakinen erabilgarritasuna luzatzeko teknologi-prozesuak ezarri asmoz. Modu honetan, mikroalgen biomasa modu oso batean ustiatu nahi da.

Ikus jarduerak

 

2. AKZIOA. Bizi-zikloaren Analisia (BZA)

Nekazal eta Industria jardueretan funtsezkoa da, Bioekonomiaren ikuspuntutik, sortutako hondakin organikoei gainbalio bat ematea beren bizi-balioa luzatuz. Hala ere, aspektu tekniko-ekonomikoez gain, hondakinen balorizazioa lortzeko prozesuek beste mota bateko inpaktuak sor ditzakete; hala nola, ingurugiro inpaktuak energia-eskakizunenegatik edo sortutako gas isurtzeak direla eta.

Akzio honetan BZA metodologia erabiliko da mikroalgetan oinarritutako biodiesela lortzeko prozesuan sortzen diren hodakinen balorizazioa bermatzeko bide desberdinek ingurugiroan izan ditzeketen inpaktuak aztertzeko. Helburu nagusia balorizazio bide abantailatsuenak identifikatu ahal izatea da, bide horiek bioerrefindegi eskema batean erabiltzeko.

3. AKZIOA. Prozesu eta produktuen balioztatzea

Akzio honetan, 1go akzioan lortutako produktu eta tekonologien balioztatzea bermatzeko 7 jarduera frogagarri barneratzen dira. Honetarako, lankidetza hitzarmenak egin dira industria-sektore desberdinetako 7 enpresekin. Jarduera frogagarriok bi abantaila uztartzen dituzte; alde batetik garapen teknikoen balioztapena bermatzen dute, eta bestetik, empresa-sektoreari modu zuzen batean egiten zaio emaitzen transferentzia.

Jarduera frogagarriak

1.ESPAINIA- EN 14214 arauaren araberako Biodieselaren balioztatzea.

2.ESPAINIA- Mikroalgen oliogabeko biomasaren hidrolisi bidezko produktuen (hidrolizatuak) balioztatzea, ongarri eta aminoazido granulatuak lortzeko “Pulse Combustion Drying” tekonologiaren bitartez.

3.ESPAINIA- Hidrolizatuen balioztatzea Mikrobiologia Industrian elikagai moduan erabiltzeko (bio-erremediazioa)

4.ESPAINIA- Glizerinatik eratorritako poliolen balioztatzea oinetakoen industrian itsasgarri moduan erabili ahal izateko.

5.FRANTZIA- Hondakin-frakzio desberdinen balioztatzea biomolekulen iturburu moduan, kosmetika industriako produktuetan erabili ahal izateko.

6.FRANTZIA- Hondakin organikoen balioztatzea ongarri moduan.

7.FRANTZIA- Mikroalgen oliogabeko biomasaren balioztatzea akuikulturarako pentsuak egiteko.

4. AKZIOA. POCTEFA lurradeko enpresen arteko Sare Interaktibo baten sorrera baliabide eta produktuen ustiapenaren inguruan

Akzio honen bidez POCTEFA lurraldean erabilgarri izan daitekeen sare eko-industriala indartu nahi da.

Akzio honen bidez “Industria-sinbiosia” kontzeptuari ekin nahi zaio. Kontzeptu honek empresa edo sektore jakin batek, beste sektore batean sortzen diren hondakinei ematen dien erabilera adierazte du.

Testuinguru honetan online-mapa interaktibo bat osatuko da POCTEFA lurraldean dauden enpresen arteko sinergia eta erlazioak identifikatu ahal izateko fluxu-diagrama batean. Enpresa hauek guztiek mikroalgetan oinarritutako bioerrefindegi eskeman sortzen diren produktu nahiz hondakinak ustiatzeko elkareragin ahal izango dute modu koordinatu batean.

Mapa interaktiboa

5. AKZIOA. Garatutako teknologien transferentzia, trebatze eta lantalde jardunaldien bidez

Akzio honetan emaitzen zabaltzea eta transferentzia landu nahi dira. Horretarako 4 formakuntza jardunaldi antolatuko dira mintegi zein lantalde formatuan.

Lehenengo jardunaldia Nafarroan izango da 2018. urteko irailean. Jardunaldi honen inguruko informazio guztia hurrengo egunotan argitaratuko da sail honetan bertan.