CYCLALG proiektua “Ikerkuntza+Garapena+Eraberritzea” oinarri duen proiektua da. Bere helburu nagusia mikroalgetan oinarrituriko biodiesela lortzeko prozesuaren jasangarritasuna eta errentagarritasuna hobetzeko prozesu teknologiko desberdinak garatzea eta balioztatzea da. Era berean, mikroalgen hazkuntza heterotrofikoa barneratzen du olioaren produktibitatea handitzeko estrategia gisa, prozesuaren errentagarritasun ekonomikoa azpimarratuz.

Proiektuaren ardatz nagusia “Bio-ekonomia Zirkular”-ean datza, eta bere nahietako bat mikroalgen biomasaren balioa handitzea da, errekurtsoak modu efizienteagoan erabiliz eta hondakinen  erabilgarritasuna ahalbidetuz.

Proiektuaren ardatz nagusia “Bio-ekonomia Zirkular”-ean datza, eta bere nahietako bat mikroalgen biomasaren balioa handitzea da, errekurtsoak modu efizienteagoan erabiliz eta hondakinen  erabilgarritasuna ahalbidetuz.

Horrretarako, CYCLALG proiektuak eskema zirkular bat proposatzen du mikroalgak produzitzeko, non prozesuan bertan sortzen diren hondakinak (eta kanpotik etor daitezkeen beste hondakin mota batzuk) elikagai moduan sartzen diren berriz ere mikroalgak bazkatzeko.

CYCLALG-ek mikroalgen biomasa osoaren ustiatzea bilatzen du, hainbat alorretako industrientzat (hala nola, Kimika Industria, Energia Industria edo Nekazal-Abeltzantza Industria) interesgarriak izan daitezkeen produktuak lortu asmoz, eta mikroalgak Bioerrefindegi eskema batean erabiltzea ahalbidetuz.

Baliabide eta produktuen fluxu eraginkorra bermatu nahian, eta prozesu osoaren ingurugiro-jasangarritasuna hobetu asmoz, proiektuak hondakinen gainbalio-bide desberdinen analisia egitea aurreikusten du “Produktuen Bizi-zikloaren Azterketa” edo BZA– metodologia erabiliz.

 

 

CYCLALG proiektuak sektore desberdinetako empresen laguntzarekin garatutako teknologien berehalako zazpi balioztatze ekintza barneratzen ditu. Horretaz gain, mintegi eta lantalde desberdinen bidezko emaitzen zabaltze zuzena eta zabala  bermatu nahi du.
Honekin lotuta, “Industria-sinbiosia” kontzeptua mahaigaineratu nahi du POCTEFA lurraldean barrena, bertako enpresen arteko harremanak zein sinergiak identifikatzea helburu duen ekintzak proposatuz. Enpresa hauek guztiek mikroalgetan oinarrituriko bioerrefindegitik sor daitezkeen produktu nahiz hondakinak balia ditzakete modu koordinatu batean.
Proiektuaren helburu guztiak lortu ahal izateko, jakintza-alor anitzeko 6 erakundek osatutako partzuergoak parte hartzen du CYCLALG-en. Erakunde hauek beren espezializazio esparruak osagarri egiten dituzte, ezagupenak, tresnak eta baliagaiak partekatuz, proiektuan azaldutako lan-eskema aurrera eramateko.

CYCLALG-ek 3 urteko iraupena dauka eta 1,4 milioi euroko arrekontuaz hornitzen da. Diru kopuru horren %65a “Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)”-k kofinantzatua da “Interreg V-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2014-2020)” programaren bitartez.

Proiektuaren eskema
Proiektuaren eskema